Your browser doesn't support HTML5 audio.
Izaskun Landaida: "Sekulako lana egin beharko da sensibilizazioan egiturazko arazo baten aurrean gaudelako".
EMAKUNDEko zuzendariak gizarte osoaren esku hartzea eskatu du emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko: "Berdintasun ezaren adierazpen latzena da, gizarte moduan dugun arazo erraldoi bat eta giza eskubideen urraketa gordina". Urtarriletik maiatzera 2100 biktimizazio kasu zenbatu dira Euskadin.