Kargatzen...
Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Familiako dastaketatan aukeratua da aurtengo Ordiziako Gazta txapelketako gazta irabazlea

Segurako Ondarre baserrian, Eneko Goiburu gaztagile irabazlearekin eta haren familiarekin izan gara Faktorian. Ordiziako txapelketa irabazi ez ezik, aurtengo Gipuzkoako Gazta Txapelketan bigarren egin du eta iazkoan aurrena izan zen. Goiburu segurar artzainen hirugarren belaunaldia da Eneko.