Your browser doesn't support HTML5 audio.
"Ez dakizu noiz etorriko den trena. Iritsiko ote den ere ez. Hau loteria bat da"
Irun eta Brinkola arteko Renfeko bidaiariek salatu dute azken aste hauetan are eta gehiago okertu dela zerbitzua. Kaltetuen plataformak mozioak aurkeztuko ditu herrietan. Villabonako udalak, jada, bat egin du salaketarekin. Denis Itxasok dio tamalgarria dela baina Adif ari dela ahaleginean.