Your browser doesn't support HTML5 audio.
Gorrotxategiren arabera, denbora dagoen bitartean ''posible'' da Sumar eta Podemos koalizioan aurkeztea
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira, Sumar mugimendua, Ezker Anitza eta Equo koalizioan aurkeztuko dira eta, aldaketarik ezean, berriz, Podemos Euskadi, bakarrik. Azkenean bereizita joango ote diren galdetuta, Gorrotxategik esan du denbora dagoen bitartean dena dela posible. Azaldu duenez, orain arte atea itxi egin diete, baina baldin eta "ekitez" aukera hori zabalduko balute, prest leudeke bide hori jorratzeko.