Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Eñaut Etxamendi: "Euskara ez da leher eginen, ez da hilen!"

90 urte beteko ditu udan Eñaut Etxamendik. Beti bezain buruargi mintzatu zaigu, Mendiburu etxeko oroitzapenetatik hasi eta, gaur, Harandokia etxean egiten duen lanaz. Neolitikoraino eraman gaitu bere solasak eta nahastu dira inperioak, Far Westeko artzainak, piano xahar bat, eta hartz bat Abodin...