

Your browser doesn't support HTML5 audio.
Eskoletako auzia ''harrokeriaz eta hezkuntza akordiotik aldenduta'' heltzea egotzi dio EH Bilduk Jaurlaritzari
Zerga erreformaren negoziazioan, hautua egiteko deia egin dio Nerea Kortajarena eledunak Jaurlaritzari: "Arinkeriaz jokatu nahi bada, PP da egokiena". Fiskalitateari buruzko eztabaida "serio eta sakona" nahi bada, ordea, elkarrizketarako prest dago koalizioa.