Koldo Almandoz
'Rambo, First Blood'
Baratzera joateko aldarrikapena egin dutenen eskainitako zinema-gomendioa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Konfinamenduan lorategia babesleku izan da askorentzat baita Koldo Almandoz zinemagilearentzat ere. Horregatik akaso, baratzean lan egiteko aldarrikapena egin duten herritarrengan jarri du berak begia: zentzuz eta segurtasun neurri guztiak zainduz, baratzean aritzeko debekuak zentzurik ez zuela ulertuta. Erresistentzia edo aldarrikapen baketsua egin dute baratza zaleek eta haien eskariak eta 'borrokarako gogoa' aitzakia hartutako pelikula-gomendioa egin du: Rambo, First Blood (1982), espainiar estatuan Acorralado izenez zabaldu zena.