Faktoria
Gorka Knörr, Katalunia eta Euskal Herria bihotzean
Maite Artola
Euskadi Irratia
Kultura Enpresen Kataluniako Institutuko presidente da uztaila ezkero baina jaiotzetik du Kataluniarekin lotura.
Aita Gasteiztarra baina ama katalana zuen. Tarragonan jaioa baina lau urterekin etorri zen Euskal Herrira, Gasteizera. Politikaria eta musikaria. Ibilbide luzea egin du nola batean ala bestean.
80. hamarkadatik aurrera, Carlos Garaikoetxea lehendakariaren aholkulari pertsonala izan zen. 1999an Eusko Alkartasunako idazkari nagusi kargua hartu zuen, eta Europako Parlamentuan diputatu akta ere bai.
2001etik 2005era Legebiltzarreko presidente orde izan zen. Kargu honetan zegoela Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik, Juan Mari Atutxa eta Kontxi Bilbaorekin batera auziperatu zuten .
2005ean utzi zuen politika. 2006ean EAko kide izateari utzi zion eta Katalunian bizi da gaur egun.
Politikagintza kantagintzarekin ondo uztartzen jakin du. Sekula ez dio abesteari utzi. Eurodiputatu zela kaleratu zuen disko bat. Eduardo Moreno Bergaretxe Perturrekin hasi zen kantatzen, bikotean. Knörr Donostiara joan zen ikastera eta han ezagutu zuen Pertur, 1968ko udazkenean. Hark erakutsi zizkion gitarrako lehen akordeak eta elkarrekin hasi ziren abesten eta1969an euskara ikasten hasi zen.
Entzun Faktorian egin dioten elkarrizketa