Euskadi Irratian
Majorekin hizketan asteazkeneko 'Faktoria'n
Hernaniko errugbi taldeko neskak etorriko zaizkigu goizeko 12etan.
Matraileko gaixotasuna zuela eta Euskal Herrira etorri zen Major ume senegaldarra, han ezin ziotelako eman behar zuen tratamendua. Hemen Isabel eta Begoren etxean egin ditu sendatu arteko hileak, eta hirurak etorriko zaizkigu Faktoriara, Major Senegalera itzultzear denean. Goizeko 11.30etan izango da hori.
Horrez gain, Hernaniko errugbi taldeko neskak etorriko zaizkigu goizeko 12etan. Jokalariak behar dituzte taldean.