Itxi

Euskadi Irratian

Retinosi pigmentarioaz hizketan osteguneko 'Faktoria'n

X.L.

EITB

Gaixotasun arraroen egunean, Retinosi pigmentarioa ezagutuko dute Euskadi Irratiko saioan.

Begietako gaixotasuna da Retinosi pigmentarioa

Ostegun honetan, Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, retinosi pigmentarioaz arituko dira Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Goizeko 11:00etatik aurrera,  Jose Luis Arizaga gaixoak eta Begisare elkarteko Amaia Gereñuk gaixotasun honen inguruan hitz egingo dute.

Horrez gain, aita santuaren errenuntzia izango dute hizpide goizeko 10:00etan, besteak beste, Erroman den Ane Irazabal kazetariarekin.