Itxi

Faktoria

Silveira: 'Txapela niri buruari eskaini niola esateak lotsatzen nau'

X.U

Euskadi Irratia

Xabier Silveirak zazpigarrenez irabazi du Nafarroako txapela. Berak ez zuen uste iraziko zuenik eta gutxiago bigarrenari 20 puntu aterako zizkionik ere.

Inork gutxi uste zuen lesakarrak aurten irabaziko zuenik. Julio Sotorengan jarriak zeuden begi denak, baina zazpigarrenez Xabier Silveirak irabazi zuen Nafarroako txapela. Berak ere ezin zuen sinetsi: ‘Nire intentzioa Euskal Herriko Txapelketarako sailkatzea zen. Ez nuen uste Soto gaindituko nuenik, eta gutxiago 20 puntu aterako nizkionik ere’.

Silveira definitzen hasi ezkero lotsagabe eta lotsatia dela esan daiteke, baina hau ez zen oztopoa izan txapela jantzi ondorengo  agurrean. ‘Lotsatu egiten naiz, txapela nire buruari eskaini niola esateak, baina horrela egin nuen’.

Euskal Herriko Txapelketa Nagusia

Buru belarri sartuta omen dago prestaketa lanetan.  Bakoitzak bere jarduna entzun behar  omen du, eta bakoitzak izan behar omen du epailea.  Erabakiak epaitu eta ondorioak ateratzean dago entrenamendua.

Idazle lanak alde batera utzita dauka. Bere esanetan ez baita garaia ez idazteko ezta irakurtzeko ere.

Entzun Faktoria’n egin dioten elkarrizketa

Audioak (1)