Euskadi Irratia
M-15 mugimenduaren bigarren urteurrenaz osteguneko 'Faktoria'n
A.H.
EITB
Horrez gain, Euroaren eguna dela eta, kaleko jendeak Europaz duen iritziaz galdetuko dute.
Goizeko 9.30etan, Josean Elgezabal M15 mugimenduko kidea elkarrizketatuko dute mugimenduaren bigarren urteurrenaz.
Gainera, ostegunean Europaren eguna ere bada eta kalean Europaz iritzia eskatuko diote jendeari goizeko 10:00etan.
10.30etan Euskal Herrian propinarik uzten ote dugun galdetuko dute, eta 11:00etan gure unitate ibiltaria Gasteizko Gaztetxean izango da. 25 urte bete dira okupatu zutenetik.