Faktoria
Azukrea: arerio kaltegarri ala ezinbesteko aliatu?
Anne Otegi sukaldariarekin eta Garbiñe Etxaniz makrobiotikan adituarekin hitz egin dugu eta azukrea, zuria nahiz beltza, organismoarentzat pozoia direla esan digute.
Anne Otegi sukaldariarekin eta Garbiñe Etxaniz makrobiotikarekin azukrearen gainean hitz egin dugu, eta argi esan digute: 'Azukrea, zuria nahiz beltza, pozoia da gure organismoarentzat; hartzekotan, jatorrizkoa, findu gabeko azukrea hartu beharko genuke'. Errezeta bat ere eman digute:
OSAGAIAK:
2 kikara espelta-irin erdi-integral
Kikara bat eta erdi artatxiki-esne
zorrotxo bat legamia
2 koilarakada kakao-hauts
Kafe-koilarakada erdi banilla
Kikara laurden arto-olio
Kikara bat arroz-melaza
Tableta bat txokolate (azukrerik eta esnerik gabe)
Gatz pitin bat
Goiko geruza
Kikara bat ur
Kikara bat artatxiki-esne
2 koilarakada arroz-melaza
Koilarakada bat kakao-hauts
Ontzi batean, irina, legamia eta gatz pitin bat nahasi.
Gero txokolate-tableta eltze batean urtu, eta olioa, esnea, melaza eta banilla erantsi.
Ondoren nahasketa likidoa irinarekin nahasi.
Erretilu bat olioz igurtzi eta orea bertara isuri.
Ondoren eltze txiki batean esnea, ura, melaza eta kakaoa epeldu eta nahasi, eta, kontu handiz, orearen gainetik bota
Azkenik labean egin 35 minutuz, 175 ºC-tan.