Faktoria
Erremolatxa gazpatxoa eta porru eta perretxiko risotoa mahai gainera
Ane Otegi sukaldariarekin eta Garbiñe Etxaniz makrobiotika adituaren laguntzarekin, liho hazien onurez hitz egin dute Faktorian eta pare bat errezeta prestatu dituzte.
2 errezeta prestatu dituzte liho haziz lagunduta:
1-. Erremolatxa gazpatxoa:
Osagariak:
Erremolatxa
Oliba olioa
Gatza
Ozpina edo limoi zukua
Ur hotza
Liho haziak
Prestaketa
Erremolatxa egosi bigundu arte, edo erabili egositako erremolatxa. Ondoren, txikitu batidoran erremolatxa, ura, gatza, ozpina eta olioa. Zerbitzatu edalontzi txukunetan liho haziak gainetik xehetuta.
2-.Porru eta perretxiko risoto azkarra
Osagaiak
Arroz integral egosia
Porru bat
Perretxikoak shitake eta txanpiak, adibidez
Oliba olioa
Gatza
Piper beltz hautsa
Olo krema pixka bat edo esne begetala
Liho haziak
Prestaketa
Erregosi zartagi batean porrua olio apur batekin; su bizitan hasi eta gero jeitsi. Ondoren, bota perretxikoak garbi garbi eta xafla finetan mozturik, eta sueztitu. Bota esne pixka bat, gatza eta piper hautsa. Ondo nahastu eta irakin unetxo bat. Gehitu arroza eta ondo nahastu su gozotan esnea zupatu arte. Xehetu liho haziak eta bota piper hautsa.
ONEGIN!!