Itxi

Euskadi Irratia

AEB eta Kubaren arteko akordio historikoak erreakzio asko eragin ditu

Mikel Reparaz EiTBk AEBn duen berriemailearekin eta Kuban dauden Txema Auzmendi jesuitarekin eta Iñaki Bilbao enpresaburuarekin hitz egin dute 'Faktoria'n, eta egoeraren analisia egin dute.

Berrogeita hamahiru urteko lehia politikoaren ostean, AEBk eta Kubak harreman diplomatikoei berriz ekiteko akordio historikoa lortu dute asteazken honetan.

'Faktoria' saioan Mikel Reparaz EiTBk AEBn duen berriemailearekin hitz egin dute zuzenean (Miamin dago), eta Kuban dauden Txema Auzmendi jesuitak eta Iñaki Bilbao enpresaburuak albistea nola hartu duten ere jaso dute. Horrez gain, Mikel Aramendi eta Jesus Torquemada adituekin horren analisia egin dute.

Audioak (5)