Egia auzoan
Posible al da zortzi astez euskara hutsean bizitzea?
B.F
EiTB
“Egian euskaraz bizi nahi dugulako” ekimeneko Aitziber Gurutzeaga 'Faktoria'n izan da proiektuaren nondik norakoak azaltzen.
Honakoa da Donostiako Egia auzoan planteatu duten erronka: Zortzi astez euskara hutsean bizitzea. “Egian euskaraz bizi nahi dugulako” izendatu dute ekimena eta proposamen berezi honen antolatzailea den Aitziber Gurutzeaga ‘Faktoria’n izan da gaur.
Urtarrilaren 8an hasiko dute ekimena Egian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Koaderno bat lekuko dutela, auzoko 25 eragile kulturalek eta norbanakok lehen hitza euskaraz egitearen aldeko apustua egingo dute.
Euskara ez dakiten auzokideekin gerta daitezkeen egoera kritikoei aurre egiteko, gomendioen liburu bat argitaratu dute ekimeneko antolatzaileek. Gainera, gaztelera eta euskararen arteko talkak eragiten dituen ohiko egoerak grabatu eta denon eskura egongo den bideo bat argitaratzeko asmoa adierazi du Aitziber Gurutzeagak.
er Gurutzeagak.