Itxi

Xabier Txakartegi

'Obesitatearen irtenbidea politikoa da'

Euskadi Irratia

EiTB

Xabier Txakartegi pediatra da Gernika-Lumoko anbulatorioan, eta bertako haurren obesitatearen inguruko datuak bildu ditu 30 urtez.

Gernikako pediatra

Gernika-Lumoko anbulatorioko pediatra da Xabier Txakartegi. Duela 30 urte, haurren obesitatearen inguruko ikerketa berezia jarri zuen abian. Bertako haurren datuak kontuan hartuta, datu-bilduma osatu eta horren inguruko tesia egin du pediatrak. 'Faktoria'n, ikerketa honen ondorioen berri eman digu Txakartegik.

Gernika-Lumon egindako ikerketa horretan jasotako datuen arabera, haurren obesitate mailak ez du gora egin. Halere, Txakartegik nabarmendu duenez, obesitatea isilpean zabaltzen ari den epidemia arriskutsua da, eta Munduko Osasun Erakundeak epidemia gisa sailkatu du obesitatearen gaitza.

Estatuko hainbat autonomia erkidegotan bildutako datuekin alderatuta, Euskal Herriko datuak nahiko onak dira, horren esanetan; izan ere, haurren % 7k du obesitatea eta % 14k du gehiegizko pisua.

Administrazio publikoek haurrek ikusten dituzten elikagai ez–osasungarrien iragarkiak mugatuko balituzte, asmo murriztuko litzateke gehiegizko pisua duten haurren kopurua. Azken ikerketen arabera, sei urteak bete arte 10.000 iragarki ikusten dituzte haurrek, eta horrek eragin zuzena du elikaduran.

Xabier Txakartegi pediatrak Gernika-Lumoko anbulatorioan azken urteetan bildu dituen datuek beste ondorio bat ere erakusten dute: euren garapen-urteetan haurrek pediatra berdina badute, gehiegizko pisua kontrolatzeko neurriak eraginkorragoak dira.

Informazio gehiago (2)