Otsailak 9
Donostiako metroa eta transexualitatea eta kirola, ‘Faktoria’n
B.F
EiTB
Gainera, Laura Mintegi, Arantxa Elizondo eta Iñaki Galdos izango ditugu solasaldian.
8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30ean, Laura Mintegi, Arantxa Elizondo eta Iñaki Galdos izango ditugu solasean.
9:00etan, Donostiako metroa izango dugu hizpide, Mikel Alvarez ‘Satorralai’ metroaren kontrako mugimenduko kidearekin. 9:30ean, Koldo Almandozekin hitz egingo dugu, Punto de Vista jaialdiaz, besteak beste.
11:00etatik gora, pertsona transexualek kiroletan aritzeko dituzten arazoak aztertuko ditugu. Izan ere, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ebakuntza egin gabe duten transexualei joko olinpikoetan parte hartzen utziko diela jakin berri dugu. Guzti honetaz mintzatzeko, ‘Chrisalis’ elkarteko bozeramalearen bisita jasoko dugu gurean.
12:30ean, asteroko ‘Gaztekezk’ atarian, Euskal Herriko gazteek erlijioa eta fedearekin duten harremana aztertuko dugu.