Itxi

Otsailak 16

Nola prestatu haurrak heriotzarako? Gaur, ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gainera, Damian Laurenzena euskal izena duten pizzen inguruan mintzatuko da.

8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu erdi geroago, astearteko solasaldiari ekingo diogu, Laura Mintegi, Arantza Elizondo eta Iñaki Galdosekin.

9:30ean, Koldo Almandoz izango da gurean, asteroko zinema tartean. Jarraian, Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak.

Magazinean, 11:00etatik gora, Naroa Martinez psikologoa izango dugu gonbidatu, haurrak heriotzarako nola prestatu behar ditugun azaltzeko. 11:30ean, Xabier Amuriza eta Carlos Cid izango ditugu solasean, EAEko arrazakeria eta integrazioaz.

12:00ak aldera, sukaldari demarako prest izango ditugu Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariak. Gaurko honetan, ziazerbak izango dira bi sukaldarien errezetetako protagonistak. 12:30ean, euskal izena duten pizzak ezagutuko ditugu, Damian Laurenzenaren eskutik.