Itxi

Otsailak 18

Julen Baz sukaldariari elkarrizketa, gaurko ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gainera, Eñaut Izagirre abenturazale azpeitiarrak 'Incognita Patagonia' espedizioaren berri emango digu.

8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30ean, Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendirekin eguneko gaien solasaldia egingo dugu.

9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren asteroko ‘Sinadura’ entzuteko aukera izango dugu. Oraingo honetan, ‘egunerokotasunean’ hitzaz mintzatuko da Sarasola. Jarraian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea elkarrizketatuko du Maite Artolak.

10:00etan, Jon Garmendia eta Egoitz Agirre Athleticen jarraitzaileekin hitz egingo dugu, zuzenean, Marsellatik. 11:00etan, Eñaut Izagirre abenturazale azpeitiarra izango dugu gonbidatu, ‘Incognita Patagonia’ espedizioaz mintzatzen.

12:00ak aldera, Julen Baaz sukaldaria izango dugu gurean, sukaldaritza eta musika uztartzen dituen ikuskizun baten berri ematen. Feten Feten taldearekin batera sortutako proiektu hau, bihar bertan, Zornotzan egongo da ikusgai.

usgai.