Itxi

Otsailak 25

Euskararen biziberritzea eta politika hizpide, ‘Faktoria’n

B.F.

EiTB

Gainera, haurrek medikuari dioten beldurra kentzeko ekimenaz mintzatuko gara medikuntza ikasle batekin.

8:00etan emango diogu hasiera gaurko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30etik aurrera, Bingen Zupiria, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango ditugu gurean solasean, asteko gai nagusiak hizpide dituztela.

9:40ean, Ibon Sarasola hizkuntzalaria izango dugu gurean, bere asteroko ‘Sinadura’rekin. Jarraian, euskara biziberritzeko gakoak aurkitzen saiatuko gara. Horretarako, Andres Urrutia Euskaltzaindiako burua, Patxi Saez soziolinguista eta Olatz Altuna soziolinguista klusterreko kidearekin hitz egingo dugu.

10:00etan, ‘Hartzen ospitala’ umeek medikuari dioten beldurra kentzeko ekimenaz mintzatuko gara Egoi Angulo medikuntza ikaslearekin. Ordu erdi geroago, Amaia Nagusia eta Arantzazu Fernandez kolaboratzaileek PSOE eta Ciudadanosen arteko itunaz mintzatuko dira.

11:30ean, Yolanda Mazkiaran gonbidatuko dugu gurera. Anbotoko Mariren inguruko ikuskizuna antolatu du altsasuarrak.

u altsasuarrak.

Informazio gehiago (2)