Otsailak 25
'Hizkuntza aktibismoa' hizpide, gaurko ‘Faktoria’n
B.F.
EiTB
Gainera, Egibide-Mendizorrozako ostalaritza eskolako Inguru-Minguru ekimenaz hitz egingo dugu.
8:00etan emango diogu hasiera asteko azken ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz-orduko informazio zerbitzuarekin. 8:30ean, Enrike Zuazua, Garbiñe Ubeda eta Juan Antonio Perez Iglesias izango ditugu solasean, ‘Pentsalariak’ atalean.
9:00etan, Jone Goirizelaia abokatua elkarrizketatuko du Maite Artolak. Ostiraleroko alkate tertulian, Zumarraga, Errenteria eta Zamudioko alkateak izango ditugu solasean.
11:00etan, Egibide-Mendizorrozako ostalaritza eskolako ikasleak izango ditugu gurean, Inguru-Minguru ekimenaz mintzatzen. Nazioarteko menuez osatutako afariak eskaintzen hasi dira eta proposamen berriaren harreraz hitz egingo dute Manu Etxezorturekin.
11:30ean, Gemma Sangines izango dugu gurean, ‘hizkuntza aktibismoaz’ mintzatzen.
atzen.