Basklink
Nazioarteko sukaldaritza dastatzeko aukera Euskal Herritik atera gabe
B.F.
EiTB
Iraia Agirrezabala 'Basklink'eko kideak Euskal Herritik irten gabe nazioarteko sukaldaritzaz gozatzeko zazpi aukera ekarri dizkigu.
Proposamen berezia ekarri dute ‘Baslink’ ataleko lagunek gaurko ‘Faktoria’ra. Leire Agirrezabala kolaboratzailek Euskal Herriko jatetxe exotikoen bilduma interesgarria aurkeztu digu. Hona proposatutako nazioarteko jatetxeen zerrenda:
-Via Fora (Federico Garcia Lorcaren Pasealekua 10, Donostia) : Jatetxe kataluniarra dugu Donostiako ‘Via Fora’. Calçot izeneko tipulina famatuak frogatzeko aukera paregabea eskaintzen du jatetxeak, apirila bukaerara arte. Nahi adina calçot dastatzeaz gain, erretako butifarra, patatak eta krema katalana bikainarekin osatu ditzakezu menua.
-Pasta y Pizza Grossi (Manuel Allende Kalea 12, Bilbo) : Duela 30 urte etorri ziren jatetxe honetako jabeak Italiatik Euskal Herrira. Italiar gastronomiako errezeta tradizionalak ekartzeaz gain, pasta lantzeko hainbat makina ekarri zituzten. Pizza eta postre bereziez gozatu eta bertan egindako pasta freskoa eros ditzakezu Pasta y Pizza Grossin.
-Café Capuccino eta La Canela (Gordoniz Kalea 2, Bilbo) : Egiptoko jakiak dira Café Capuccinoko espezialitatea. Bertako plater tradizionalak dastatzeko aukera aparta da Bilboko Azkuna Zentroaren ondoan kokatutako jatetxera bisita egitea. Honez gain, Egiptoko teak, goxokiak, pastelak eta fruta azukreztatuen karta zabala eskaintzen dute La Canela izeneko alboko lokalean.
-Alsafir (Amaiurko Gaztelua Kalea 39, Iruñea) : Sukaldaritza arabiarra ezagutzeko aukera paregabea. Plater eta dekorazio oso zainduak izateaz gain, ostegun iluntzeetan, sabel dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera eskaintzen du Alsafir jatetxeak.
- Teranga AFRO Gastro Bar ( Pintore Kalea 55, Gasteiz) : Zuku eta koktel afrikarrak dira jatetxe honetako gutiziak. Jatetxe senegaldarrak Arabako hiriburuko pintxo potean hartzen du. Ostegunetik igandera dago irekita Teranga AFRO Gastro Bar-a.
-De Boca Madre (Elcano kalea 12, Bilbo) : Mexikoko sukaldaritza tradizionala da Bilbon ireki berri duten jatetxearen arrakastaren giltza. Platerak prestatzeko lehengaiak Mexikotik ekartzeak bertako gastronomiaren esentzia mantentzea ahalbidetzen du.
-Palais de Jade (Victoria Erreginaren Kalea 2, Biarritz) : Txina, Vietnam eta Tailandiako gutiziak dastatu daitezke, askoren ustez, Iparraldeko kostaldeko jatetxe asiarrik onenean. Karta zabalaz gain, jatetxeak dituen bista zoragarriez gozatzea gomendatu digu Leire Agirrezabalak.
Agirrezabalak.