Martxoak 17
Arrantza eta elikadura beganoa hizpide, gaurko ‘Faktoria’n
Euskadi Irratia
EiTB
Gainera, sobratzen zaizkien pintxoak oparitzen dituen Dani tabernako langile batekin hitz egingo du Manu Etxezortuk.
8:00etan emango diogu hasiera osteguneko ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu bat beranduago, 9:00etan, Olaitz Laparra izango dugu gonbidatu. Olaitz Mozal legea indarrean jarritakoan zigortu zutenetako bat da, eta ordutik bizitakoak kontatuko dizkigu ‘Faktoria’n.
9:40ean, Euskadi Irratiko unitate ibiltaria Getariara joango da, negu honetan, arrantzaren sektoreak bizi duen egoera ezagutzeko. Gainera, Leandro Azkue arrantza sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak.
10:00etan, Pasai Antxon sobratutako pintxoak oparitzen dituen Dani tabernako Oier Iribarrenekin hitz egiteko aukera izango dugu. 12:00etan, ostera, elikadura beganoa izango dugu hizpide Lorena Goyogana eta Naiara Ibañez beganoekin.