Itxi

Martxoak 22

Alex Txikon mendizaleari elkarrizketa, gaurko ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Ipar Hegoa Fundazioak eta EHUk egin duen Balizko Euskal Estatuaren txostenaz hitz egingo dugu.

Alex Txikon Nanga Parbat

Nanga Parbat mendia neguan igotzea lortu duen lehen mendizalea da Alex Txikon. Goizeko 10:00etan, espedizioaren nondik norakoak kontatuko dizkigu ‘Faktoria’n.

11:00etan, Balizko Euskal Estatuari buruzko txostenaz mintzatuko gara, Jagoba Zulueta eta Julen Zabalorekin. Ordu erdi geroago, 11:30ean, ‘D eredua’ren krisia delakoaren inguruko solasaldi berezia egingo dugu, Carlos Cid eta Xabier Amurizarekin.

12:00etan, asteartero moduan, Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariak aurrez aurre jarriko ditugu, sukaldari deman. Oraingo honetan, gatzatua izango da proposatuko dizkiguten errezeten protagonista.

Informazio gehiago (2)