Euskara
Haurren gaztelerarako joeraz gogoeta egin dugu 'Faktoria'n
B.F.
EiTB
Amaia Barquinek sare sozialetan bolo-bolo dabilen posta idatzi du bere blogean. Haurrek gurasoek euskaraz egiteko esaten dietenean hartzen duten jarreraz mintzatu gara 'Faktoria'n.
Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakaslea da eta, hezkuntzan lan egiteaz gain, Kinka izeneko bloga dauka. Asteon sare sozialetan bolo-bolo dabilen “Tus padres son un poco pesaos con eso del euskera ¿no?” testua idatzi zuen. Post honetan, alabari etxean euskaraz aritzeko eskatzean lagunek esaten diotenaz eta alabak berak duen jarreraren inguruko hausnarketa egiten du Amaiak.
Etxean bertan, benetan gertatutako egoera dela kontatu digu Amaiak ‘Faktoria’n. Askotan errepikatzen den egoera honen inguruan aritu da Amaia Maite Artolarekin. Gainera, Enrike Zuazua eta Garbiñe Ubeda solaskideekin aztertu dugu gaia.
ertu dugu gaia.