Faktoria
Gazte gara gazte: euskarak ere badituelako esamolde 'guay'ak
Ahotsak proiektuan "Gazte gara gazte" atala osatzen ari dira. Aintzane Agirrebeñak azaldu digu, hizkera informalean euskararekin sumatzen den hutsunea bete nahian ari direla.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskarak lagunarteko hizketarako esamoldeak falta dituela ohartuta, horiek biltzen ari dira Ahotsak proiektuan. Aintzane Agirrebeñak azaldu digu "gazteek gaztelerara salto egiteko joera" handia dutela "esamolde guay" bila. Hala, zenbait herritan berezko dituzten esaerak jaso eta biltzen ari dira. "Hiztegia sortzen ari gara, herri batean bildutakoak denentzako balioko duelakoan".
Hiztegia etengabe berrituko da, gainera, nornahik ekarpenak egiteko modua izango baita. Garai batean, edadetuen boza gorde zuten gisan, orain gazteen hizkerarekin ari dira Ahotsak proiektuan.