Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Barbara Goenaga: 'Ez naiz ohitzen nire burua pantaila handian ikusten'

Barbara Goenaga aktorea izan dugu 'Faktoria' saioan. 'Eskamak kentzen' telesaileko azken kapitulua gaur emango dutela aitzakiatzat hartuta, haren lanaz eta amatasunaz hitz egin dugu berarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ama bigarrenez izan berritan, seme txikia hartuta etorri da Barbara Goenaga Euskadi Irratiko 'Faktoria' saiora. Amatasunaz hitz egin dugu aktorearekin, eta baita fikzioan ama izan dituenekin ere, Loli Astoreka eta Miren Gojenolaren ahotsa ere entzun baita elkarrizketan. Benetako amaren heriotzak asko erakutsi diola aitortu digu, eta ama zenaren "bizitzeko poza eta alaitasuna" erakutsiko dizkiela bere semeei.

Gaur bukatuko den 'Eskamak kentzen' telesailaz aritu gara, baita pantaila handian egin dituen azken lanez ere. Barbara Goenagak kontatu digu ez duela bere burua pantaila handian ikusten, ez baita ohitzen: "Pantaila txikian bizkor-bizkor ikusten ditut pelikulak, baina handian behin ere ez". La punta del Iceberg lana zinema-aretoetan ematen ari dira, Pikadero ekainean berriz estreinatuko dute eta Gernika urrian etorriko da.

n etorriko da.

Audioak (1)