Itxi

Donostia 2016

DSS2016: Kalebegiak, film laburrez osatutako begirada, eta Noetic

Europako Kultura Hiriburutzari astero eskaintzen diogun tartean, Kalebegiak proiektuaz aritu gara gaur Xabi Payarekin eta Jorge Gilekin. Astebururako hitzorduen artean, Noetic proposatu digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Izen handiko zinema zuzendariak eta berriagoak elkartuko dituen proiektua da Kalebegiak. 12 film labur elkartuta, Donostiaren begirada berria proposatuko digute Donostiako Zinemaldian. Tartean dira Julio Medem, Imanol Uribe, Asier Altuna, Telmo Esnal eta Koldo Almandoz zuzendariak.

Borja Cobeagak asteburuan filmatuko du bere zatia. Inork figurante izan nahiko balu, Gros auzoko Peña y Goñi kaleko bosgarrenean du hitzordua igandean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)