Itxi

Faktoria

Goldea kultur taldeak 25 urte bete ditu

Astigarragako sei lagun izan ziren bultzatzaileak eta beraien helburu nagusiak bi ziren garai hartan: baserritarrak eta beren lan egiteko modua omentzea, eta Astigarragako 'Harri Haundiya' mugitzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joxe Mari eta Gabriel Lizeaga anaiak, Joxe Mari Latasa, Inaxio Berasarte, Joxe Urretabizkaia eta orduko alkatea zena, Antton Arka, izan ziren kultur talde horren bultzatzaileak. Beraien helburu nagusiak bi ziren: baserria, baserritarrak eta beren lan egiteko modua omentzea, eta Astigarragako 'Harri Haundiya' mugitzea, 12 urte lehenago 'Matxa' hil zenetik inortxok ere ez baitzuen mugitu 3.298 kiloko harria.

1992ko San Isidro egunean izan zuten lehendabiziko aurkezpen ofiziala. Baserria, sagardoa eta herri kirola izan ditu ardatz egun hartatik, eta 25 urte hauetan 250 ekintza baino gehiago egin dituzte herrian, lehiak bultzatu, baserriko ekintzak kalean ezagutzera eman, froga berriak asmatu eta ekimen ugari bultzatzeko asmoz, Gabriel Lizeaga eta Antton Arka Goldea kultur elkarteko bi aitzindarik Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu digutenez.

Etorkizunera begira, dagoeneko prest dute hurrengo ekimena, "Kizki eguna" antolatu baitute irailaren 25erako. Sagarrak banan-banan biltzeko makila da kiskia Astigarragan, eta gailu hori erabilita sagarrak bilduko dituzten 750 lagun elkartu nahi dituzte egun horretarako.

Audioak (1)