Zubietako Erraustegia
GuraSOS: 'Osasuna bermatzen ez bada, ezin da azpiegitura bat sustatu'
Zubietan eraiki nahi den erraustegiarekin kezkatuta dagoen guraso talde batek sortu du GuraSOS elkartea. Eztabaidaren beharra aldarrikatzen dute, zalantzak argitu eta prebentzio-printzipioa ezartzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erraustegien inguruan bizi den jendeak jasandako ondorioak ikusita, arriskuak ekiditeko beharra aldarrikatu du GuraSOS elkarteak. Izan ere, horrelako proiektu edo azpiegitura bat bultzatzerakoan, osasuna bermatzeak beharko luke beti lehenengo irizpidea, Xabier Arruti GuraSOS elkarteko kideak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu digunez. Arrutiren hitzetan, "osasuna bermatuta ez dagoen bitartean, ezin da horrelako azpiegiturarik bultzatu".
Eusko Jaurlaritzak egin duen eragin-eramuaren mapan, 200 hezkuntza zentro daudela azaldu digu Arrutik. Erraustegiaren eragin-eremua triangelu batek osatuko luke: Oiartzun-Getaria-Tolosa. Horregatik, eztabaidaren beharra aldarrikatzen dute GuraSOS elkartetik, zalantzak argitu eta prebentzio-printzipioa ezartzeko.