SormenING esperimentazioa
Onditz Mendizabal: 'Irudimenarekin hausartzea proposatzen dut'
SormenING esperimentazio gunean haur eta gazteekin lanean dihardu Onditzek. Haurrak beraien senideekin edota gazteak nagusienekin elkartuta saio irekiak ere proposatzen ditu; aske, irudimena landuz.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Onditz Mendizabal Ikusentzunezko Arte Ederretan lizentziatua da, Euskal Telebistako lankide ohia, eta, horren gainetik, ama ere bada Onditz. Hiru seme-alaba ditu eta horiek lagundu zioten, nolabait, beste bide berri bati ekiten. Gainontzeko lanak utzi eta SormenING esperimentazio gunea sortu zuen. Haur, gazte, familia edota gazteak eta adinekoak elkartuta irudimenari bidea utzi eta hainbat jardera proposatzen ditu guztiek elkarrekin "sormening" egin dezaten.
Buztina landu, marrazkiak egin, eskuak margotu, arearekin irudiak egin edota musika instrumentuak eraiki...mugarik gabeko gune askea sortu du Onditz Mendizabalek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu digunez. Eskoletan, zaharren egoitzetan eta saio irekiak ere proposatzen ditu.