DSS2016
Aurtengo Olatu Talkak kultur hiriburutzarekin bat egingo du Donostian
Zapigarren Olatu Talka izango da datorren asteburuan. Aurtengoa berezia izango da antolatzaileentzat, kultur hiriburutzarekin bat egingo baitu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostia 2016 hasi baino lehenagotik egiten da Donostian Olatu Talka, hiriburua Europako Kultur Hiriburu izateko hautagai izan aurretik. Beraz, horren ardura duten antolatzaileentzat berezia izango da aurtengoa. "2010ean abentura honekin hasi ginenean, inork gutxik imajinatzen zuen 6 urte geroago gauden tokira iritsiko ginela", esan digute Iker Tolosa eta Jon Aizpurua antolatzaileek, Xabi Larrazabal lankidearen eskutik, Easo kalean DSS2016k duen egoitzatik.
Olatu Talka errotu egin dela adierazi dute, eta kultur hiriburutzaz eta 2016az harago jarraipena izango duela nabarmendu dute.