Itxi

Faktoria

Mila Elorza: 'Posiblea da eta beharrezkoa da AHTa geldiaraztea'

AHT gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial eta sindikalek antolatuta, TXIRRINKA ekimena egingo da bihartik igandera.  

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!" lelopean, bizikleta martxa izango da maiatzaren 20tik 22ra. Lau zutabetan, Euskal Herria zeharkatuko eta Bergaran izango dute helmuga, abiadura handiko trenak bertan duen lotunean batuko baitira. Bidean elkarri lekukoak pasatuz, igandean denak AHTak Angiozarren duen lotunera iritsiko dira. Toki berezia da aukeratu dutena, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak abiadura handiko trenen bidez lotuko dituen sarearen bidegurutzea hor ari direlako egiten, Mila Erlorza antolatzaileak eta AHT gelditu! Elkarlana taldeko kideak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu digunez.

Horrelako azpiegiturak egiteko erabiltzen ari diren baliabideak jendearen zerbitzurako erabili behar direla esan du Elorzak, eta "lurraren kontrako txikizio hau" gelditu eta sistema iraultzeko beharraz mintzatu da.

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)