Itxi

KULTURGINTZA

Jalgi, kulturaren plaza ibiltaria

Euskarazko kulturaren ekosisteman sartuta daudenen elkargunea da Jalgi; sortzaileak, antolatzaileak, ekoizleak eta zaleak biltzen ditu eta maiatzaren 23tik 29ra Aiaraldean izango da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Jalgi egitasmoaren inguruan gehiago jakiteko Gotzon Barandiaran, antolatzailea, izan dugu 'Faktoria' saioan. Euskarazko kulturgintzan lanean ari diren eragileek osatzen dute egitasmo hau: Ahotsenea, Bertsozale elkartea, EHko Antzerkizale Elkartea eta Aiaraldea komunikazio taldeak. Eragileok aspalditik elkar ezagutzen badute ere, orain ohartu dira kezkak eta ikuspegiak partekatzen dituztela, beraz, euskarazko kulturgintzaren gabezietan arreta jarri eta hauek aztertzeari ekin diote.

Horren emaitza izango dira maiatzaren 23tik 29ra bitartean Aiaraldean egingo diren jardunaldiak. “Plaza ibiltaria” deitu diote Jalgi egitasmoari, Aiaraldeako hainbat herritan barna ibiliko baita. Guztira 65 jarduera egingo dituzte eta horrez gain, komunikazioaren eta trasmisioaren inguruko bi eguneko jardunaldia ere antolatu dute. Gurean izan dugu jardunaldi hauetan parte hartuko duen Ixiar Eizagirre, Bertsozale Elkarteko trasmisio arduraduna. Baita ere, Pantxika Telleria, Elirale dantza konpainiako sortzaile eta koreografoa, 65 jarduera hauetako bat dinamizatuko duena. Gogotsu daude denak astelehenean jardunaldiei ekiteko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)