Kargatzen...
Itxi

Faktoria

Idomenitik, Oihana Goikoetxea: 'Ezinezkoa da kanpamendura sartzea'

Erredakzioa

Leer en Castellano

Goizaldean hasi dira Idomeniko kanpalekua husten. Bertatik hitz egin digu Oihana Goikoetxea erizainak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Idomeniko kanpalekutik errefuxiatuak ateratzen hasi dira gaur goizean, eta kazetari eta boluntario guztiak kanporatu dituzte, Idomenin maiatzaren 11tik geroztik laguntza lanetan dagoen Ohiana Goikoetxea erizainak Faktoria saioan azaldu duenez.

Goikoetxearen hitzetan, "ezinezkoa da kanpalekuan sartzea zelai eta inguru guztiak poliziaz inguratuta dagoelako".

Egilea: Oihana Goikoetxea

"Azken egunotan zailtasunak izan ditugu kanpalekuan sartzeko eta poliziak esan digu boluntario guztiak kanpora joan behar garela, polizia-etxera eramango gaituztela bestela". Kanpalekuan sartzeko debekuaren inguruan arrazoi handirik ez dietela eman aitortu du Goikoetxeak.

Egilea: Oihana Goikoetxea

 

Errefuxiatuen toki aldatzearen harira, "ez dakigu argi nora doazen, Idomeni alboko kanpalekuak beteak daude eta uste dugu Tesalonika inguruko kanpalekura doazela, baina ez dago argi, inork ez daki".

Audioak (1)