Faktoria
Gaztea maketa lehiaketa: Bost lehiakide, sari bakarraren bila
Gaur gauean izango da Gaztea Maketa Lehiaketako 25. edizioaren final handia Bilbon. Finalean arituko diren bost taldeetako kideak izan ditugu Faktorian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bilboko Kafe Antzokian da hitzordua, gaueko 21:30etan. Hantxe erabakiko da nork irabaziko duen Gaztearen 25. maketa lehiaketa.
Epaimahaiak aukeratutako Aneguria, Pet Fennec eta Dekot taldeekin batera aritzekoak dira entzuleen botoei esker finalean diren Katez eta Eraul taldeak.
Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu dirutan eta BILBAO BBK LIVE jaialdian aritzeko aukera.