Faktoria
'Katalina Erauso' pastoralaren estreinaldia Baionan eta Donostian
Pantxika Urruty eta Maitena Lapeyren gidaritzapean, ekainaren 5ean estreinatuko dute Baionan, eta irailaren 3an, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Katalina Erauso moja alfereza izan zen. XVI. mendean, 15 urte zituela, komentutik ihes egin zuen, eta gizonezkoz mozorrotuta lortu zuen emakume gisara ez zuen askatasuna. Presondegi batetik ihes egin zuen, beste batean sartu zuten, gizonez mozorrotuta bizi izan zen, Hego Amerikara joan zen, basamortua zeharkatu zuen... Hori guztia irudikatuko du pastolarak. Katalina Erausoren bizitza harrigarria, eta etengabeko borroka fisiko eta sentimentalak jasotzen dituen obra da Maite Berrogainek eta Pantxika Urrutyk Euskadi Irratiko 'Faktoria'n azaldu digutenez: "Pastorala emazte baten historia da, emazte baten borroka, libre bizi nahi duen emazte batena".
Ekainaren 3an estreinatuko da Katalina Erauso pastorala Baionan, eta, ondoren, irailaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da ikusgai.