Itxi

Faktoria

'Gabon, Txirrita', bertsolariaren heriotzaren 80. urteurrenean.

Donostia 2016 kultur hiriburutzak Gabon, Txirrita antzezlana berreskuratu du Urnietako udalaren laguntzarekin.Bi emanaldi aurre-ikusi dituzte oraingoz. Biak irailean, Urnietan eta Donostian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1982 garren urtean Xabier Letek idatzitako antzezlana da Gabon, Txirrita eta Lurdes Iriondok sortutako Buruntza antzerki taldeak antzeztu zuen hainbat herritan. Lete bera, zuzendari eta aktore lanetan aritu zen. Txirritaren heriotzaren 80garren urteurren honekin bat egin nahi izan du Donostia 2016 kultur hiriburutzak eta Gabon, Txirrita antzezlana berreskuratu eta eszenaratuko dute Urnietako udalaren laguntzarekin.

Gabon, Txirrita antzezlana prestatzen buru belarri ari dira, Miren Gojenola eta Mikel Laskurain aktore eta zuzendarien gidaritzapean. Oriangoz bi emanaldi aurreikusi dituzte Miren Gojenolak Euskadi Irratiko Faktorian azaldu digunez. Biak irailean izango dira, Urnietan eta Donostian.

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)