Mixel Etxebest
'Hamar bat zentrimeto-lodi den gutun sorta jaso dugu, mehatxu eginez'
Mixel Etxebest, Mauleko auzapezak Faktorian azaldu digu, Mauleko hiltegiaren auziak eragin ekonomiko kaltegarria utzi duela herrian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hamar aste egin ditu itxita Mauleko hiltegiak, egoitza horretan animaliek tratu txarrak jasaten zituztela erakusten zuen bideoa Frantziar Estatu osoan zabaldu ondoren. Duela bi aste ireki zituen ateak eta Mixel Etxebest, Mauleko auzapezak aitortu digu, kalte ekonomiko handiak utzi dituela. Kezkagarria izan da herriko etxean bizi dutena, mehatxu-gutun, email eta mezuak jaso dituztelako. Udaletxean gordeta dituzte, "hamar bat zentimetro lodi" hartu dituela kontatu digu Etxebest alkateak.
Herri elkargoaren proiektuari begira, Maulek egingo ditun eskakizunen zerrenda prestatzen ari da udal taldea eta aurreratu digu, nekazaritza eta hezkuntza esparruan zer landua badela. Besteren artean, goi mailako ikastegia Zuberoan nahiko luke Mauleko alkateak.
ateak.