Luizi arriskua EAEn
Virginia Ormaetxea: 'Aspaldi bukatu ziren eraikitzeko toki aproposak'
Ondarroako Kamiñalde auzoan gertatu da azken luizi handia, baina makina bat susto eragiten dute halakoek. Faktorian Virginia Ormaetxea geologoarekin hitz egin dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lurraldez lurralde egoera ezberdina den arren, luiziak gertatzeko arrisku handiko eremua da gurea Euskadiko Geologoen Elkargoko bozeramale Virginia Ormaetxeak azaldu digunez: "arrisku gutxien Araban dago, lurren %53 dago luiziak izateko arriskuan. Kopurua askoz handiagoa da kostaldean; Bizkaia eta Gipuzkoan %80 ingurukoa".
Ondarroako Kamiñalde auzoan gertatu da azken luizi handia, baina azken urteetan izan dira gehiago ere; besteak beste, 2013an Getariako Mendi-txoko magalean izandakoa. Virginia Ormaetxeak Faktorian kontatu digunez, "legeak hala agindu arren, erakundeek ez dute arrisku maparik osatzen" eta "aspaldi bukatu ziren eraikitzeko toki aproposak".