SUKALDARITZA
Oilasko hegalak izan dira sukaldari demako protagonista
Aste honetako sukaldari deman oilasko hegalak prestatzeko bi modu erakutsi dizkigute Pili Manterola eta Igor Zalakainek. Kurruxkatutako oilasko hegalak alde batetik, eta arroza bestetik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Asteroko sukaldari dema izan dugu gaur Faktoria saioan eta beste behin aiztoak ongi zorroztuta etorri dira Igor Zalakain eta Pili Manterola. Oilasko hegalak prestatu dituzte gaurkoan. Pilik kurruxkatutako oilasko hegalak prestatu ditu. Hegalak labean egin eta ondoren saltsa pikante bat prestatzea proposatu du, nahi duenak bertan bustita jateko aukera izan dezan. Igorrek, berriz, arroza egin du oilasko hegalekin; erreza eta betikoa bezain zoragarria.
Bakoitzak bere errezeta ahalik eta zehatz eta ondoen azaldu ostean, gure entzuleek euren botoa emateko deitu dute. Beste behin, leiha estua egon da gure bi sukaldarien artean. Auskalo zein osagai eta zein errezeta ekarriko diguten hurrengo astean.