Itxi

Faktoria - Basklink

Artisau garagardoak ezagutzeko bisita gidatuak

Basklink atariko lagunek ostiralero egiten digute bisita Faktorian. Gaur artisau garagardoa nola ekoizten den ikusteko bisitak proposatu dizkigute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gure gastronomiaren tradizioan ardoaren, sagardoaren edo txakolinaren pisurik ez duen arren, bada horien guztien gainetik kontsumitzen dugun edaria: garagardoa. Eta azken urteotan asko ugaritu dira garagardoa artisau eran ekoizten duten marka euskaldunak. "Oinarrizko lehengaiak bakarrik erabiltzan dituztenak, hau da, gehigarririk gabe. Eta ekoizpena modu tradzionalean egiten dutenak; fermentazio edo artzidura bitan" egiten duten garagardoak dira Basklinketik azaldu digutenez.

Mungiako Boga garagardoa da adibideetako bat. Bertako Urtzi Ugaldek azalpenak eman dizkigu, eta honekin batera, beste hainbat adibide ekarri dizkigu Basklink atariko Leire Agirrezabalak: Etxeko Bob's beer, Baias garagardoa edota Urban Beer.

 

Audioak (1)