Itxi

Buruko zapiaren polemika

'Kezkatzen nau kasu honen atzean dagoen erlijiotasun sutsuak'

Jesus Prieto Mendaza, Deustoko unibertsitatean kulturarteko gaien irakasleak lagundu digu, Gasteizeko ikastetxe batean zapia jantzita eraman nahi duen haurraren kasua ulertzen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gasteizko ikastetxe publiko batean ikastean ari den 9 urteko neska batek zapia edo beloa buruan jartzeko erabakia hartu du. Baina, eskola publiko horretako barne araudiak espreski debekatzen du ikasgelan burua estalita izatea. Egoeraren aurrean, hezkuntza zuzendaritzak hartu du erabakia: neska zuzendariaren bulegora eman eta han eskolak jasotzen ari da.

Auziak zalaparta handia piztu du Gasteizen, eta besteren artean, Sos Arrazakeriak taldeak adin txikiko hori bakartuta dutela salatu du.

Jesus Prieto Mendaza, kulturarteko gaietan aditua Gasteizen bizi da eta ongi ezagutzen du ikastetxe publikoetan gertatzen ari dena. Zentzugabea iruditzen zaio kasu honetan hezkuntza ikuskaritzak hartu duen erabakia baina, Faktorian aitortu digunez, gehiago kezkatzen du kasu honen atzean ikusi duen "elijiotasun sutsuak": "hemen zergaitik hartu dute gurasoek jarrera hori? Atzetik nor dago?". Honako galderak planteatu ditu irakasleak 'Faktoria'n.

Audioak (1)