Faktoria
"BocaBeats", musika-tresnarik gabe baina umore askorekin
Bakarrizketak eta komedia musikatuak egiten ditu 'beatbox'a erabiliz Iban Perez eta Aitor Bidaurreta bikoteak. "BocaBeats" da beraien izen artistikoa eta ehunka jarraitzaile dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sei urte daramatzate elkarrekin Aitor Bidaurretak eta Iban Perezek. Arte Ederrak ikasten ari zirela, ikasgelan ezagutu zuten elkar. 'Beatbox'a praktikatzen hasi ziren orduan, hasiera batean erdi txantxetan, Kantabrian antolatu zuten txapelketa batera aurkeztea erabaki zuten arte. Txapelketan parte hatzeko izena eman eta irabazi egin zuten.
"BocaBeats" taldea sortu zuten eta plazetan, tabernetan eta Interneten eskaintzen dituzte bere emanaldiak. Facebooken ia 14.000 jarraitzaile dituztela azaldu digute Aitorrek eta Ibanek Euskadi Irratiko 'Faktoria'n.