Hauteskunde elkarrizketa
Agirretxea: 'Argi dago Fernandez Diazen kasuan joko zikina izan dela'
Ekainaren 26ko hauteskundeei begira prestatutako elkarrizketen tartean, Joseba Agirretxea EAJren Gipuzkoako zerrendaburua izan dugu 'Faktoria'n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eusko Alderdi Jeltzaleko diputatugaiak sinesgarritasuna eman die Fernandez Diaz jarduneko ministroari leporatzen dizkietenei, eta "Mariano Rajoyk aspaldi kendu behar zuen kargutik Fernandez Diaz", esan du.
Jarduneko ministroaren inguruko ika-mikaz gain, igandeko hauteskundeen biharamunera begira jarri da Agirretxea. Gipuzkoako zerrendaburu jeltzalearen iritziz, "Alderdi Popularraren politika modu honekin ez da posible gu eta beraien artean akordiorik lortzea".