Faktoria
Pepi eta Joxe, Usurbilgo enbaxadore berriak, gurean
Pepi Martija eta Joxe Torregarai urtean zehar entzun izan ditugu Idoia Torregarai alabaren eskutik. Gaur gurean izan ditugu, eta ohorea izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hainbat gairen inguruko iritzia eman izan digute, hitz-jokoak egin izan ditugu beraiekin, kantuan aritu izan zaizkigu, ingelesa irakatsi digute, nork-nori-nor errepasatzen entzun izan ditugu... eta, gaurkoan, iritsi zaigu egun handia: Pepi eta Joxe Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izan ditugu. "Harro-harro" etorri dira Idoia Torregarai Martija alabarekin, beraiek esan digutenez.