KIROLA
Josu Ganuza: 'Txartel beltza atera behar zaie zenbait gurasori'
Josu Ganuza futbol epailea da, eta zenbait gurasok euren seme-alaben partidetan duten jarrera ez dela "eredugarria" esan du. Eta epaileek partida bertan behera uzteko eskumena izan behar luketela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Futbolaren alde ilunak ekarri ditugu gaur 'Faktoria'ko uhinetara. Badirudi kirol honek askotan jendearen alde txarrena ateratzen duela. Josu Ganuza futbol epailea eta Burlatako futbol eskolako koordinatzailea da, eta gurasoek euren seme-alaben partidetan duten jarrerarekin oso kezkatuta dago. Azken finean, adingabeek kanpoko ereduak islatzen dituzte zelaian, eta arazoa oso larria dela uste du. Askotan gurasoek "eredugarriak" ez diren jarrerak izaten dituztela azaldu digu. Irainak, oihuak, mehatxuak... denetarik entzun behar izaten dute epaile eta jokalariek, horren hitzetan.
Honen aurrean, gurasoei txartel beltza atera behar zaiela aldarrikatu du. Hau da, futbol taldeetan lanean ari den jendeak protokolo bat osatu behar du, eta epaileek eskumena izan behar dute horrelako kasuak izaten direnean partida bertan behera utzi ahal izateko txartel beltzaren bidez. Gai honi askoz ere arreta handiagoa jarri behar zaiola esan digu Josuk, eta are gehiago komunikabideen aldetik.