Arrantza
Bertako aurreneko hegaluzea: enkantean, handiak txikia jan du
Sasoiko aurreneko lehen hegaluzeak iritsi dira gure portuetara, eta lonjako enkantean saltoki handienek eskuratu dute oraingoz lehorreratu dena. Arraindegi txikiak euskal hegaluzerik gabe geratu dira.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sasoiko aurreneko hegaluzeak hasi zaizkigu sartzen euskal portuetara. Atzo 5.000 kilo pasatxo porturatu zituzten Pasaian, eta gaur Orioko baxurako ontzi batek Lekeitio parean baharrapatutako hegaluze bizkaitarra eraman du Getariako portura. Gaurkoan, 4.000 kilo.
Aurrenekoak dira, garesti xamar daude oraindik, eta Ordiziako ferian beste produktu batzuekin gertatu bezala, saltoki handienek eskuratu dute dena enkantean, prezio altu xamarrean. Trukean, publizitatea.