Itxi

MUSIKA

Hemen da Euskal Herria Zuzenean jaialdia

Lekorneko jauregia jendez beteko da uztailaren 1etik 3ra bitartean Euskal Herria Zuzenean jaialdia dela eta. Aurten, jaialdiaren 21. edizioa izango da, eta dena prest dute dagoeneko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Uztailaren 1etik 3ra bitartean ospatuko da Euskal Herria Zuzenean jaialdia Lekornen. Urtero bezala, 12.000 lagun inguru bilduko dira bertan, eta Crystal Fighters taldea izango da aurtengo kartelburua. Horrez gain, talde asko igoko dira oholtza gainera EHZn: Belako, Willis Drumond, Nneka, Kadavar, Mammut, Fermin Muguruza, "New Orleans Basque Orkestra"...

Pauline Guelle eta Ion Irazabal antolatzaileak izan ditugu gaur gurean, eta EHZ musika jaialdi bat baino gehiago dela nabarmendu dute. Oholtza gainera igoko diren taldeez gain, bestelako ekintzak ere prestatu dituztela. Horien artean, autodefentsa feminista tailerraz hitz egin eta sexu erasoen aurkako protokolo bat martxan dutela ere kontatu digute.

Audioak (1)

Informazio gehiago (1)